Ekaitz Goikoetxea Asurabarrena
- Gaia: Hormak
- Neurria: Hamarreko txikia
- Doinua: Jardin bat zuretzat
«Etorkinak urruti
behar genituzke»,
«Gizonek bi barrabil
izaten dituzte»,
«Trans, gay ta lesbianek
zenbat desajuste!»,
hauek eta antzeko
zenbait pozoi-huste,
paretek egunero
hormatzen gaituzte.
Mehatxu, gutxiespen
ta irain segida,
ortografi akatsak
bakarrik balira!
Amorratuta nago
paretei begira,
nahiz jakinda inor ez den
etortzen argira,
ezer ikasi gabe
asko hiltzen dira.
Hurrengoa
- Bertsolaria: German Urteaga Garmendia