Ekaitz Goikoetxea Asurabarrena
Ikasgela: sabaia
eta lau pareta,
platanoei kondoia
ipini tarteka,
“Kontuz harremanekin!”
sasi-errieta,
pitito ta potota,
culo eta teta…
Hori da gaur egungo
sexu heziketa.
Ixaz gain bada beste
hainbat ezezagun,
zalantza ta galderak
dituztenak lagun;
beraz, irakasle nahiz
hezitzaile ahaldun,
geroago dugunaz
nahi badugu jardun,
lehendabizi garenaz
hitz egin dezagun.
Hurrengoa
- Bertsolaria: German Urteaga Garmendia
- Gaia: Egokitzapen fisikoa