Endika Igartzabal Murua
- Gaia: Zero kilometro
- Neurria: Hamarreko handia
- Doinua: Azken arnasa eman nahi nuke
Une batean zabaldu zazu
hozkailuaren atea,
urte guztian hor izaten da
Almeriko tomatea,
Kolonbiako piparrak eta
Peruko aguakatea.
Nahiz bertakoa kontsumitzeko
agertu borondatea,
zenbat alditan tokatzen zaigun
geronen hitzak jatea.
Eskualdean nahiz ta eduki
ekoizpen txiki mordoa,
dirudienez urrunekoak
sortu ohi digu morboa.
Erosiz gero ingurukoak
eta zerrenda hor doa:
berdura, gazta, yogurth, haragi
txakolina, sagardoa…
izango degu jaki hobe ta
osasungarriagoa!
Hurrengoa
- Bertsozalea: Maitane Legarreta Etxezarreta
- Gaia: Sare sozialak