Eneko Araiztegi Agirre
- Gaia: Argia
- Neurria: Zortziko handia
- Doinua: Menditarra naiz
Negozioen mundua sarri
ez da izaten garbia
diruak martxan ipintzen baitu
askoren buru argia
gaitzat hartu det preziok igo
baitzaizkigu ilargia
azkenaldin hainbat kopeta
ilundu duen argia
Argi ibili ze egoerak
badauka nahiko arrisku
berdin baitzaie kazerolada
egin edota jo txistu
aldaketaren beharra denez
ez jarraitzekotan estu
itzali behar dira argiak
ta kontzientziak piztu
Hurrengoa
- Bertsolaria: Odei Lopez Larrauri
- Gaia: Eskubideak vs Errespetua