Eneko Araiztegi Agirre
- Gaia: Suteak
- Neurria: Hamarreko handia
- Doinua: Mutil koxkor bat
Soro ta belar gune zirenak
sasiak ditu estali
mendietan ez bai dabil garai
baten aina animali
napar aldean hamaika bazter
dizkigu aurten kiskali
gai honi buruz pare bat bertso
hargatik ditut bidali
arazoa ez bai da konpontzen
nahiz eta sua itzali
Zabor gutxiko mendi garbia
bada gure desioa
lau hankakoek ematen dute
bikoengan lezioa
berandu datoz zisternak eta
mangeraren presioa
berriro ere suak edonon
sortuko du sesioa
lehen sektoreai jarri ezean
dagokion prezioa
Hurrengoa
- Bertsolaria: Odei Lopez Larrauri