German Urteaga Garmendia
- Gaia: Egokitzapen fisikoa
- Neurria: Hamarreko handia
- Doinua: Aita izena
Txikitatikan kirolakiko
ze indar, ze afizio…
Egokitzapen fisikoan egin
ditut hamaika sesio
mundu benetan zabala da hau:
aquagym, muskulazio…
Dula 3 urte fitnessa nigan
bilakatu zen pasio
eta lanean ari naiz laster
izan dadin ofizio.
Flexioek ta abdominalek
badute aski bertute
sentadillek ta zankadek ere
gorputzari zenbat txute
ergometroan edota zintan
askok sutsu dihardute,
agian mundu zoragarri hau
probatu behar zenuke
bai fisikoki ta bai mentalki
lagun baitiezazuke.
Hurrengoa
- Bertsolaria: Graxi Elosegi Madariaga
- Gaia: Aldaketak