- Gaia: Goierriko bertsolarientzat leiho berria
- Neurria: Hamarreko txikia
- Doinua: Agur sagar beltzaran
Bidea egin dezan
bertsoen gurdiak
sareak sendotuta
eraiki zubiak
euskara ta kultura
bat eginik biak
gure kumeen txioz
gainezka habiak
jartzeko ahalegina
zor dinat, zor diat
Ez dakin ta ez dakik
zer den aterako
ahalegintzea ez dunk
inoiz kalterako
gaia eta tonua
zernahi aukerako
benga utzi nagiak
beste baterako…
hemen daukank leiho bat
auzolanerako!
Hurrengoa »
- Bertsolaria: Aratz Igartzabal
- Gaia: Herri txikiak gero eta zaharrago