Gorka Azkarate Torner
- Gaia: Martxoan Bertsoa
- Neurria: Hamarreko handia
- Doinua: Aita izena
Gure bizitzan oso tarteka
amets zoroak badira,
eta Martxoan Bertsoa, noski,
amets zoro bat, hori da.
Hiruko talde ausarta irten
orduko oholtza erdira,
isiltasuna ta publikoa
protagonistei begira,
momentu horrek daukan magia
ezin da hitzez deskriba.
Duela 20 urte hasi zen,
nolako borondatea,
bertso koadrila friki bat ginen,
festarako aldartea.
Ez da berdina gazte edo ta
ez hain gazte izatea,
belaunaldiak aldatu arren
zabalik dago atea,
eutsi, koadrila, eta sekula
ez bedi eten katea.