Graxi Elosegi Madariaga
- Gaia: Etxetik 3.000 kilometrora baina gertu
- Neurria: Hamarreko handia
- Doinua: Aita izena kanta beharrak
Mendi, itsaso eta erreka
Euskal Herriko gisara
egun batean korrika eta
hurrengoan eskalada
paraje bikain eta eder hau
beharrezkoa da jada
naturan biziz bizkor batean
basati bihurtzen zara
gure bizitza itsu, bizkorrak
aldatzeko garaia da
Basora heldu, ta sua piztu,
aurkitu pinu magala
adarrak bildu, txabola egin
denborak jarrai dezala
Norvegiako mendi artean
murgildu naiz berehala
ta ohartu naiz Euskal Herritik
gehiago aldendu ahala
hain urrun dagon gure herria
gehiago maite dudala
Hurrengoa
- Bertsolaria: Aitor Irastortza Fadrique
- Gaia: Zaldibiako festak