- Gaia: Teknologia konfinamenduan
- Doinua: Irun badaukazu zerbait
Konfinamendua luze
egunero gabiltz berdin
etxe zuloan sartuta
jada ez dakit zer egin
agur bat festa guztiei,
agur Santa Ana, San Fermin
beldurtu ninduten denek
ni etxean gera nedin
irakasleek lan ta lan
jarri gintuzten aspaldin
Teknologia berrien
Beharren gaude, miserin
Classroom, Meet, Drive eta Hangouts
ikasten zenbat ahalegin
nik zintzo egingo ditut
kurtsoa bukatu dedin.
Ikasgelan sartu eta
lana egin dezakegu
ordenagailua piztu
zenbat nahaste, endredu
teknologia berriak
lan egiteko eredu
horretarako guk behintzat
aukera ona daukegu
Skype bidez txateatzen
denbora pasatzen degu
alde batean Naroa,
ta bestean berriz Peru
mingainari su emanez
orduk pasa ditzakegu
berrikuntza hauekin gu
etxean uda ta negu.
Hurrengoa
- Bertsolaria: Aitor Irastortza
- Gaia: Herrimina