- Gaia: Herri txikiak gero eta zaharrago
- Neurria: Hamarreko txikia
- Doinua: Espainian behera
Herri txikiak zahartuz
segi eta segi
hormigoira baigoaz
gazteak gehiegi
herrian gelditzea
nahiz ez dan zilegi
baina galdera asko
sortzen zaizkit neri
ez ote degun bizi
nahi komodoegi
Dena garestitu da
zoru eta zeru
baserrien prezio
altuek ernegu
orduan egin behar
bankuei erregu
hoiekin ere dena
galtzeko daukagu
autokritika denok
egin behar degu
Hurrengoa »
- Bertsolaria: Maddi Aiestaran
- Gaia: Euskaraz bizi al daiteke Gasteizen?