- Gaia: Oporretako joerak
- Neurria: Hamarreko handia
- Doinua: Lurraren pean sar nindaiteke
Abuztuaren atari hontan
dena festa dena opor
zein handiago, zein urrunago
zuloak zulo zorrak zor
bere etxetik joaten ez dena
gizarte hontan ez da nor
Cadiz, Ibiza, Jaca, Benidorm,
Peñiscola, Marina Dor…
baina aurtengo oporraldia
maskara jantzita dator
Dubai, Maroko, China, Egipto,
India edo Sahara
aberatsenen modu berean
hara-hona, hona-hara
mundua txiki gelditu zaigu
eta azkenean, hara!
ez garen hura izan nahiean
bakoitzak bere erara
lehenago ere urte askoan
eraman dugu maskara
Hurrengoa
- Bertsolaria: Gorka Maiz Alustiza
- Gaia: Santuen festak