Iban Urdangarin Lardizabal
- Gaia: Urte bukaera
- Neurria: Hamarreko handia
- Doinua: Mutil koskor bat
Ia gaudenez hogeitabia
pasa edo ta ez pasa
lekurik gabe hainbat jatetxe
taberna eta terraza
ez garenaren izan nahia ta
kale argien jolasa
nahastutakoan hazten ditugu
jakiak, argia, gasa…
baina pasa den guztia ahazten
ez da izango erraza
Maskarapean egin ondoren
bi urte inguru edo
Errusiako zapaburua
tiroka hasi zen gero
datorrenaren beldur naiz eta
entzuidazu Olentzero
arbolapean aurten opari
askorik ez dut espero
konformatzen naiz mundu zoro hau
berriz zuzendu ezkero…
Hurrengoa
- Bertsolaria: Gorka Maiz Alustiza