Iker Zubeldia Katarain
- Gaia: Bidaiak
- Neurria: Hamarreko handia
- Doinua: Itsasoari begira
Olatu presko bezain ederrak
datoz Bizkaiko golkora
Elortxikitik Arranohaitza
Zelatundik Erniora
Malerrekatik Bortziritara
Baztandik Elizondora
Urepeletik buelta eginda
bagatoz Izpegin gora
hauek nun dauden ez badakizu
zertara zoaz kanpora?
Hankak sartuta egon izan naiz
Cambrilseko ur epelen
sarri zalantza egin izan det
guztia ura ote den
bidaiatzea ona da baina
jakinda zer dagon hemen
hainbeste jendek dion bezela
‘deskonektatu’ baino lehen
aldez aurretik jakin behar da
‘konektatuta’ al gauden
Hurrengoa
- Bertsolaria: Gorka Azkarate Torner
- Gaia: Aizkorriko tontorretik begira