Iker Zubeldia Katarain
- Gaia: Ura
- Neurria: Hamarreko txikia
- Doinua: Espainian behera
Munduaren erregai
negu ala uda
lurrunduta dijoa
lurretik zerura
berriro erortzeko
eurian modura
gehiegitan alperrik
galtzen dugun hura
askok amesten duen
iturriko ura
Lehortea denean
denok huraxe nahi
uraldietan berriz
egiten gaitu blai
biak ditu bereak
arrisku ta dohai
apaizekin aldeak
badauzka nolanahi
hiltzen laguntzen digu
bizitzen ere bai
Hurrengoa
- Bertsolaria: Gorka Azkarate Torner
- Gaia: Etorkizun hurbila