Iñaki Murua Jauregi
- Gaia: Etorkinak
- Neurria: Hamarreko handia
Horrek beloa, honek txilaba
hobe ez badatoz gertu
beltxa, kafea eta marroia
ez daitezela agertu
dagoen lana guri kentzera…
Ez dugu ezer ulertu!
Esklabu gisa erabilita
nahi dugunean baztertu
historian zer pasa dugun geuk
behar genuke aztertu.
Paperak legez izatekotan
lan kontratuaz etorri
lan kontratua paperik gabe
ezin zaio egin inori!
Adar jotzea izango da ez?
Zeinek ulertzen du hori?
Europa zaharrak bizi nahi badu
etorkinen behar gorri
eta ez al da bihurtzen ari
amets berrien hilobi?
Hurrengoa
- Bertsolaria: Amaia Iturriotz Etxaniz
- Gaia: Sanjoanak