Iñaki Murua Jauregi
- Gaia: Publizitatea handien esku bada ala… da ba?!
- Neurria: Bederatzi puntukoa
- Doinua: Munduko ilunabarra
Saltoki ttiki zirenen
salgai, ezagutza, ahalmen
amonagandik amaren…
orain berriz amazonen!
geure amena ixten utzita
konfiantza ama honen
baitara nonbait publizitate
bidez ailegatu omen
azken boladan, baserrikoa,
“kilometro 0” goren
nekez ariak ikusiko du
denbora asko baino lehen
ia etorkizun betea ala
publizitate hutsa den!
Handienen begikoa
propaganda magikoa
nahiz ez izan etikoa
emaitza agerikoa:
kanpotik dator merke ta ona
eta fuera betikoa!
muin hila duen landarea da
etorkizun urrikoa
zer zaindu nahi da muina edota
itxura estetikoa
nekazariek, denda ttikiek,
berekin dute nahikoa
gure dantzaren soinua bada
sosen hots metalikoa!
Hurrengoa
- Bertsolaria: Amaia Iturriotz Etxaniz
- Gaia: Eguberri on!