Iraitz Sarasola Lopetegi
- Gaia: Bidesaria
- Neurria: Hamabikoa, ertainaren moldekoa, 6 puntuz
- Doinua: Nehoiz ez da senditzen
Jarri berri digute
orain bidesaria.
Kontzeptu honek badu
bere baitan egia,
aireratu galdera bat
ta zorroztu begia,
ez diezaguten sartu
berriz ere ziria;
Norentzat da bidea?
Norentzako saria?
Batzuen irabazia,
da gure miseria.
Gaur egungo egia
ia da fikzioa,
bizitze hutsa degu
geroz garestigoa,
mugikortasuna ere
ez dugu dohakoa,
eskubideei ezarri
diete prezioa,
eta hau aldatzea
bada gure asmoa;
langile antolakuntza
izango da gakoa.
Hurrengoa
- Bertsolaria: Gorka Maiz Alustiza
- Gaia: Leharrei 2022