Iraitz Sarasola Lopetegi
Gure egungo egiak
ditu hainbat adjektibo,
errealitate gordin,
krudel edo agresibo.
Bizi gaitasunak jetsi
eta prezioak igo,
gazteon etorkizunak
sortzen du aski bertigo.
Ta beraz borrokarako
bada hamaika motibo,
lekuko bat: GKS;
testigu: Iruña, Bilbo.
Nola handitu, txikitu
gura gaituzten aldiro.
Nola ezer ez dugunok
dugun elkarren beharra,
antolatzea da orain
geratzen zaigun bakarra.
Ta gure gaurko jardunaz
egiten dugu biharra,
nahiz eta bide zaila den
argi daukagu iparra.
Bada komunitate bat,
borrokarako indarra
ta nonahitik entzun dadin
elkartasun deiadarra,
segi dezagun hauspotzen
iraultzarako sugarra!