Jon Iturrioz Nazabal
- Gaia: Ilusioak
- Neurria: Hamabikoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz
- Doinua: Baneza eta banitu
Banakako zein taldeko
barne bultzadak tarteko
lehengoei harro eusteko
berrien bila joateko
une onetan sinisteko ta
makurretan amesteko
sutan dagona pil-pil mantenduz
bare dagona pizteko
arnasa hauspoz berritzea da
bizitzan ezinbesteko
bizi garela senti dezagun
eta sentiarazteko
Negarrean kolirio
ametsaren delirio
inbidia arerio
errutina kontrario
izan ezean bizi zintezke
hutsaren sufrikario
bete ezinak baldin badira
amorrazioz adio
benetakoak diren ala ez
esentziari dario
norberarenak sentitu ezean
ez dute asko balio
Hurrengoa
- Bertsolaria: Gorka Maiz Alustiza
- Gaia: GI-632