Jon Iturrioz Nazabal
- Gaia: Iraileko aldapa
- Neurria: Hamarreko handia
- Doinua: Gogoan daukat ez du aspaldi
Aldapa gora egiten zaigu
opor osteko itzulera
ohituak gaude erlojupean
buru belarri aritzera
lana, umeak, kontziliazioa,
etabar antolatzera
ta aurten “covid” izena duen
portua dago gainera
kondenatuak gaude irailean
danok tour-a lehiatzera
Maskara jantzi ta nahastu gabe
ume guztiak klasean
baldintzak guztiz adostu gabe
heldu guztiak lanean
interes batzun araberako
legeen menpe kalean
hau gertatzen da ustez aurrera
joan nahi dun herri batean
zer izan nahi dun hausnartzeko ere
astia hartzen ez dunean
Hurrengoa
- Bertsolaria: Mikel Mendizabal Garmendia
- Gaia: Udazken giroan