Joxe Arizkorreta Imaz
- Gaia: Bi bidaia mota
- Neurria: Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz
- Doinua: Atmosferatik atera eta
Saudek bizitza aldatu nahian
egin nahi zuen bidaia
Amazoneko Bezosek berriz
ingrabitatea nahia
gutxi batzuentzat dena erraz
beste askorentzat zaila
batek heriotz usaia
besteak bidai lasaia
baina agian dirua ez da
zorionaren soslaia
diruz erosi ezin den hori
da Sauderen indar-gaia
Atmosferatik atera eta
hamar minutuko ditxa
truke berrehun mila dolar, noski
antza ur gaineko bitsa
Saud itsasoa zeharkatzen
hainbat beldur ta baldintza
munduan hala gabiltza
nork du sarrailaren giltza?
tamalez hiper aberats hoiek
nora ezean dabiltza
hamar minutuz salba daitezke
hamar milaka bizitza
Hurrengoa
- Bertsolaria: Mikel Tapia Aierbe
- Gaia: Baserria