Joxe Arizkorreta Imaz
- Gaia: Seme ukraniarrak aitari gutuna
- Neurria: Hamalaukoa, txikiaren moldekoa, 9 puntuz
- Doinua: Gaztalondo handia
Nola ahaztu gaueko lehertze lehor ura
mila zati kristal zein harri ta zura
azkar etorri zinen, nengoen lekura
hala esan zenidan, unea heldu da
nigan dena duda
zuregan ardura
baketik gudura
hain estu da muga
negu beltza bihurtu zen gure uda
Nekez iritsi ginen gu Euskal Herrira
ama nirekin dago eta aski da
ortzi-mugara sarri jarriaz begira
Kiev ikusi nahian hantxe urrutira
begiak diztira
zu gudu erdira
hesitik hesira
aita lasai tira
gure bihotzak laster batuko dira
Hurrengoa
- Bertsolaria: Mikel Tapia Aierbe
- Gaia: Argi indarra