June Aiestaran Iparragirre
- Gaia: Badator martxoaren 8a
- Neurria: Hamarreko txikia
- Doinua: Hamalau heriotzena
Martxoaren 8a
iritsitakoan,
mundu oso batek du
borroka gogoan.
Honezkero berriro
daukagu ondoan,
ea desberdina den
bada, aurtengoan:
etor dadila baina
ez dadila joan.
Egun markatu honek
sare feministen
pausoan jarrai beza
garena sinisten.
Jarrai beza keari
bide denak ixten,
jarrai beza goizero
etortzen, iristen,
suak ez dira eta
itzaltzeko pizten.
Hurrengoa
- Bertsolaria: Jon Iturriotz Nazabal
- Gaia: Gerrak