June Aiestaran Iparragirre
Ohartzerako, berriro hasi
gara «urte berri on!»-ka,
ta_ohartzerako izango dugu
hurrengoa ate joka.
Beraz, gozatu, joan mendira,
egin parranda, edota
maite dituzun horien alde
egin nahi bestetan topa;
itxura denez, orain denbora
nahiko garesti dago ta.
Denborak duen abiadura
ezin baita kontrolatu,
denborak gero ez baitu_esaten:
«azkar joan naiz, barkatu».
Baina halere ezingo zaio
beldurturik begiratu,
beraz, ahal dela diodan honi
kasu egiten saiatu:
minutu oro bat ta bakarra
balitz bezala gozatu!
Hurrengoa
- Bertsolaria: Jon Iturriotz Nazabal