- Gaia: Ikasturte berria
- Neurria: Hamarreko handia
- Doinua: Aita izena kanta beharrak
Irailekoa guztiontzat da
hasiera eta drama,
gehituz birusak ekarritako
arau-multzoaren zama.
Tenperatura, gela, 2 metro
eta musu-sare bana,
hori da aurtengo ikasturteaz
kontatu diguten dana;
lehen maldari aurre egiten
edukiko dugu lana!
Urtarrilean barrezka denok
jotzen genion adarra,
baina gurera ere heldu zen
ta akabo irriparra.
Ikasgelara buelta izango
denez arraro xamarra,
arduraz, zentzuz jokatzea da
dugun zeregin bakarra,
ta udazkena ez da izango
dirudien bezain txarra.
Hurrengoa
- Bertsolaria: Jon Iturrioz Nazabal
- Gaia: Iraileko aldapa