June Aiestaran Iparragirre
- Gaia: Itxura fisikoa
- Neurria: Hamarreko handia
- Doinua: Gure aurreko guraso zaharrak
Deuseztatzeko gizarte-arauek
duten balio erantsia,
pertxan zintzilik utzi behar da
kanon ederren jantzia.
Ai, baina handia baita orritik
ispilura distantzia,
ezin dut albo batean utzi
erakartzeko antsia,
nork esan zuen izan zezala
horrenbeste garrantzia?
Ez dugu uste baina guztiok
gaude lotuta katean,
begiak soilik nagusi diren
gurpil zoratu batean.
Nahiz su berbera hauspotu dugun
askotan orain artean,
noizbait bizi nahi baldin badugu
aske, biluzik, bakean,
ikas dezagun harro sentitzen
gure begiradapean.
Hurrengoa
- Bertsolaria: Jon Iturrioz Nazabal
- Gaia: Ilusioak