Lander Arizmendi Fernandez
- Gaia: Adimen emozionala
- Doinua: Izarren hautsa egun batean
Emozioek, atomo gisan,
zenbat karga elektriko:
positiboak, negatiboak
edo neutraltasun trinko.
Guregan duten eragin jasa
maiz kudeatzen ez da erraza,
nor da zeharo logiko?
Gudu-zelaia dugu gorputza
ta bulkadak ejertzito.
Irakurri ta interpretatzen
bageneki gerra kito!
Nahiz ta denborak lagun dezaken
zail da gaitasun hori izaten.
Ta ni adimen-handiko
baina asintomatiko…
Zeinen ederra den teoria
baina zenbat asterisko…
Covid-ak dantzan gauzkan honetan
ikasgeletan ze kristo!
Gaitzak jo gabe zenbat sintoma:
nekea, mina, ezinegona…
Ez ote da gehiegizko?
Arnaste hutsa arriskutsu da
ta era berean premizko.
Kontraesanak ulertu ezin,
barruak esan dit “listo!”.
Nahiz ahalegindu mantentzen tente
agian bihar eror ninteke,
deituarren oinarrizko,
nork dauzka oinak harrizko?
Hurrengoa
- Bertsolaria: Antton Fernandez Lasa
- Gaia: Errigora