Maialen Akizu Bidegain
- Gaia: Galdera berriak, geletan jarriak
- Neurria: Hamarreko txikia
- Doinua: Esne saltzailearena
Bertso-irakasleen
postuan nago ta,
klasean galdetuak
nahi nituzke konta:
“Bertsoa zer da _en plan_
rapa ta hip hopa?”
“Lazkao Txiki ze ordutan
joaten zen lota?”
“Maialen Lujanbiok
nola du tik-toka?”
“Covid ostean BECen
izango al gera?”
“8ko txiki baten
sartzen al da zebra?”
Kontatu nahi nizkizun
lauzpabost galdera,
eta ez joan ikur
? hontatik aurrera;
galderek erantzuna
behar al dute ba?
Hurrengoa
- Bertsolaria: Joxe Arizkorreta Imaz
- Gaia: Muxuzko begiradak