Maialen Akizu Bidegain
- Gaia: Kabiari
- Neurria: Hamabiko berdina,6 puntuz eta 8 silabaz
- Doinua: Gaur udaberri bat dabil
Bikoz betea zetorren
bi mila ta hogeita bi
baina inguruan dena
txertaketa eta LABI.
Ta bitartean hegaka
hamaika txori errari,
eta batek bihurtu du
nire tripa bere kabi.
Emana bezain jasoa
ahal beste bizitzari,
ta aurten izango dugu
bizitza bera opari.
Amatasunen aldarri
egitea ez dut jomuga.
Ez, haurdunaldia ez da
dena poz, dena lilura.
Niretzat nahiz eta izan
sekulako abentura,
bide berak denontzako
balio behar al du ba?
Bakoitza hurbildu bedi
bere txorien kantura
ta kabia egin dezala
ahal ta nahi duen modura.
Hurrengoa
- Bertsolaria: Joxe Arizkorreta Imaz
- Gaia: Seme ukrainarrak aitari gutuna