- Gaia: Sega
- Neurria: Hamarreko handia
- Doinua: Pasaiako huelga
Belaunalditik belaunaldira
zenbat seme ta alaba
ta segadora heldu zenean
zuretzako ze segada
nahiz ta hilerri bihurtu zaizun
orain hamaika ganbara
zenbat arnas hots zenbat izerdi
ta zenbat bihotz taupada
eskurik esku iritsi zera
esku berrienetara
Esku artean hartu ondoren
ganbaran hil ez den sega
urterik urte zenbat apustu
desafio eta zera
munduan zehar badirelako
hainbeste modu ta era
zeharkatuaz Suitza, Austria
Txekia zein Babiera
esku berriek baietz ekarri
beste hainbeste aukera!
Hurrengoa
- Bertsolaria: Lander Arizmendi Fernandez
- Gaia: Osinalde