Maitane Legarreta Etxezarreta
- Gaia: Hilekoa
- Neurria: Hamarreko handia
- Doinua: Azken arnasa eman nahi nuke
Beti izan da zikina eta
ezkutukoa, iluna
nahiz ta sisteman beharrezko den
ugaltzeko gaitasuna
jaitsi ala ez kezka iturri
lorea eta asuna
sabela eta titiak puztu
mina ez baita leuna
orduan ere behar duguna
zaintza eta maitasuna
Konpresa, tanpoi edota kopa
inork ikusteko lotsa
kontu hauetaz hitz egiteko
sarritan mingaina motza
hain naturala baldin badugu
zer dela ta harrabotsa?
Sentitu poza, nekea, mina
arrangura edo hotza
ez du mugatzen gure ahotsa
altxatu harro kokotsa!
Hurrengoa
- Bertsolaria: Sustrai Goenaga Intxausti
- Gaia: Ez da posible