Maitane Legarreta Etxezarreta
- Gaia: Korrika
- Neurria: Hamarreko handia
- Doinua: Gure aurreko guraso zaharrak
Eguzki, elur, haize zein euri
tipi-tapa korrika fin
aldapan gora segi aurrera
sarri eginagatik min
Korrika honek emandakoa
luzerako izan dadin
gure herria euskaldundua
irudikatu hitzekin
bide zuzena hatatu eta
egunerokoan ekin
Norberarena bada ardura
ezingo dugu ukatu
baina guztia ezin da izan
borondatearen patu
euskara doan ikasi behingoz
denoi bidea erraztu
neurriak hartu, legeak sortu
eskubideak bermatu
lekuko honek eskurik esku
denok batu behar gaitu
Hurrengoa
- Bertsolaria: Iker Zubeldia Katarain
- Gaia: Vicente eta Larrañagaren arteko aizkora apustua