Mikel Etxezarreta Lasa
- Gaia: Artzaintza
- Neurria: Hamarreko handia
- Doinua: Lurraren pean sar nindaiteke
Bera izango da Euskal Herriko
lanbideetan zaharrena
belaunaldiak pasatu ahala
eskuz-esku joan dena
baina izan duen bilakaerak
sortzen du kezka ta pena
kontziente al gara gizarte honek
berai zor diola dena
artzaintza baita gure arbasoei
zer jana ematen ziena.
Arkume, esnea edota gazta
eskainiaz herriari
beraiei esker daude gaur egun
mendiak eder ta garbi
urte askoan larreak zaintzen
beren ardien zaindari
uda ederra pasatu arren
neguan ekin lanari
euren beharra badugu eta
mila esker artzainari.
Hurrengoa
- Bertsolaria: Eneko Araiztegi Agirre
- Gaia: Zoriontasuna