Mikel Tapia Aierbe
- Gaia: Euskaraldia
- Neurria: Hamarreko txikia
- Doinua: Espainian behera
Gure hizkuntza ohiturei
ondo errepara,
guztiekin euskeraz
hasten ote gara,
edo gehiegi jotzen
dugu erderara,
hizkuntza batek ez du
baliorik hara,
ahal den guztietan
ibiltzen ez bada.
Euskaraldiak pizten
digun borondatez,
pin bat janztearekin
konformatu partez,
mingaina astintzera
animatu zaitez,
maskarilla azpitik
euskeraz bi astez,
ahoa tapatzen du
baina ahotsak ez.
Hurrengoa
- Bertsolaria: Beñat Torres Lete
- Gaia: Txertoa