Mikel Tapia Aierbe
- Gaia: Argi indarra
- Neurria: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz
- Doinua: Iparragirre abila dela
Argindarraren prezioa dabil
etxe ugari astintzen
Iberdrolako presidenteak
nahiz ez duen entenditzen
hartu gaitu tontotzat
ta bere diru poltsak
segituko du handitzen
argiak ere etxe guztiak
ez ditu berdin argitzen
Herri mailako mugimenduak
borborka dabiltz heltzean
burujabetza lortu nahi degu
Europaren babesean
baina berriz enpresa
haundien interesa
ordainduko da etxean
gaur egun duten argia eta
indarra apaldu ezean
Hurrengoa
- Bertsolaria: Beñat Torres Lete
- Gaia: Kurtso bukaera