Nerea Elustondo Plazaola
- Gaia: Azaroak 25
- Neurria: Hamabiko handia
- Doinua: Kubako gerrarenak
Gaur azaroak 25 da…
ezin da jardun erdizka…
gai baten bueltan, sare sozialak,
prentsa eta telebista;
instituzio aurrealdetan
argi moreak dizdizka;
eskola umeek eskutxo bana
paparrean dindilizka…
aldarri batek hartuagatik
hiri, kale zein herriska…
erroak sendo, beti hor dago
indarkeria matxista.
Beldurra eta kontrola noiznahi
bide egiten dabiltz ta…
lege berrien letra txikiek
itota ez al gabiltz pa?
aski ote da urtean behingo
antzerki inkonformista?
Antolatzea ta saretzea
izan leike lehen pista,
ezinbesteko pieza delako
justizia feminista,
errotik moztu nahi baldin bada
indarkeria matxista.
Hurrengoa
- Bertsolaria: Aratz Lasa Galparsoro