Odei Lopez Larrauri
- Gaia: Eskubideak vs Errespetua
- Neurria: Hamabiko handia
- Doinua: Haizea dator ifarraldetik
Eskubideak, errespetua
bi hitz desberdin zeharo
gainera urtetan urruntzen joan
direnak are gehiago.
Baino pentsatzen hasi ezkero
sentitu ohi naiz arraro
elkar elika zezaketela
pentsatu nuen lehenago.
Bien artean ordea egun
lotura gutxi ez al dago,
aurkitu nahi ez ditugulako,
ez ote da ba izango.
Gizarte hontan pentsatzen degu
nerea da, nerea da
lehentasuna baita bakoitzak
behar duela berea.
Ta erostean eskubideak
irabaztea xedea
errespetuak beharko luke
lehendabiziko legea
guztiakiko horrela balitz
zer nolako mesedea
agian horrek emango zion
herriari boterea.
Hurrengoa
- Bertsolaria: Ane Beloki Lopez
- Gaia: Zerri guztiei heltzen zaie San Martin eguna