Odei Lopez Larrauri
- Gaia: Osakidetza
- Neurria: Hamabiko handia
- Doinua: Haizea dator iparraldetik
Bizitzen ari garen garai hau
hain doakigu nekeza
arazo baten ostean beste
bat ez delako erreza
burokrazian baitan barruan
geratzen den mila kexa
azpimarratu Osakidetzak
duen bide aldrebesa
sistemak ia ez du lehenago
zituen zenbait pieza
ta arduradunen baitan zelako
profesionaltasun eza
Txalotzekoa baskularreko
langile denen jarrera
kirofanorik gabe hainbeste
belztu ostean egoera
aulki bateri hanka batek huts
eiten dionean antzera
ibili gera ospitalean
aurrera eta atzera
ta erruduna murrizketa hauek
jarri dituzuna zera
akaso zuk ez dezu nahi baino
aurrera irtengo gera
Hurrengoa
- Bertsolaria: Ane Beloki Lopez