Sustrai Goenaga Intxausti
- Gaia: Esklerosi anizkoitza
- Doinua: Habanera
Ez dakit zer sentitzen den
nola den gaixotasuna
baina gertu ikusita
da ustel eta lizuna
kontzientziatu behar da
hau ez da inorren laguna
hauxe da gaitasunen bat
kentzearen erruduna
betirako parasito
kentzen dizu osasuna
gorputza fallatzen doa
hau da egia iluna
nahiz ez den oso grabea
nahiz ez ikutu garuna
Ez da gehiegi aztertzen
horrek behar du isuna
Oinez ibiltzerakoan
eman ditu mila hesi
hau egiazkoa denik
ez du edonork sinetsi
hau da zure kontra dauna
zureganako 5 gezi
honekin baita dituzu
hamaika inguru gabezi
ta nik zer esan zuri
gaurkoan esklerosi
zure aurka baita ditut
oraindikan mila tesi
zuk ez dezu ezer onik
zure dena da malezi
hau soinean izatea
ez du inorrek merezi
Hurrengoa
- Bertsozalea: Maitane Legarreta Etxezarreta
- Gaia: Korrika