Sustrai Goenaga Intxausti
- Gaia: Ez da posible
- Neurria: Hamahirukoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz
- Doinua: Zuek horrela ikusi eta
Ez da posible herri batetik
joan behar izatea
ez da posible gutxik bapo ta
askok ezer ez jatea
genero arten ezberdintasun
nabarmena egotea
ezta ere gerratea
ta dakarren desastrea
pobreziaren atea
herriren batek aske izan nahi
ta besteek zapaltzea
Ez da posible zeinen gogorra
den errealitatea
Monarkia bat demokrazia
garbi bezala saltzea
beltza izanda polizi batzuk
zu gogor erasotzea
gerra batean gal ditzakezu
familia ta etxea
eskuina orain indartzea
faxismoan elkartzea
lege txarrak ezartzea
frankismoaren apologia
iritzi gisa hartzea
ez da posible hori guztia
nik neuk noizbait barkatzea
Hurrengoa
- Bertsolaria: Iker Zubeldia Katarain
- Gaia: Bidaiak