Xabier Meabe Sarriegi
- Gaia: Txertaketa
- Neurria: Hamalauko berdina
- Doinua: ETAren su etenetik
Bolo-bolo zabaldu zen
‘txortaketa’ren txistea,
garai zail hauetan behintzat
atera zidan barrea,
beharrezkoa baitugu
gizakiok umorea,
bizipozak bihurtzen du
gure sasoia hobea;
nahiz eta ukaezina
den errealitatea,
zaila da kudeatzea
hain eremu potentea
txertoen arteko gerrak
ez du errazten bidea (bis)
Egun hauetan sortu da
‘Astrazeneca’ auzia,
segurua den ala ez
bota diote gezia,
badirudi hor badela
susmoren bat berezia,
baina zertarako izan
horrelako malizia?
Auzi honek bihurtu du
gizartea polizia,
baina medikuek dute
orain zeresan guztia,
beraiei zor baitiegu
oraintxe gure bizia (bis)
Hurrengoa
- Bertsolaria: Iñaki Apalategi Astigarraga
- Gaia: Mugak