Jon Iturriotz: Gerrak

Jon-IturriotzJon Iturriotz Nazabal

  • Gaia: Gerrak
  • Neurria: Hamalauko berdina
  • Doinua: ETAren su etenetik

Aspalditik Afganistan
Palestina nahiz Sahara
berriki pandemia bat
guztion bizitzetara
arma gabe nahiz armekin
ohituak gerrateetara
harridura hipokritaz
so gaudenak Ukrainara
pandemiako guruek
esana lau haizetara:
mendeetako baloreak
aldatzear zeuden iada…
hogeita batgarrenean
betiko berberak gara.

Giza baloreak hustu
ta korridoreak bete
zibilei armak opari
auzo laguntasun eske
zirku mediatikoak
ze etsipen ta ze neke
Afrikako heriotzek
gutxiago balio ote?
erreparatuz gaudela
beti betikoen menpe
nola egon daitekeen
errez ulertu daiteke:
argia horren garesti
eta gerra horren merke.

Hurrengoa

  • Bertsolaria: Mikel Mendizabal Garmendia
  • Gaia: Giza eromena

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>