Iban Urdangarin: Gure basoak

Iban-UrdangarinIban Urdangarin Lardizabal

  • Gaia: Gure basoak
  • Neurria: Hamarreko handia
  • Doinua: Lurraren pean sar nindaiteke

Igartu ziren aldapetako
gaztiƱa ondo ederrak
azken haritzak janez hil ziren
erreka ondotan zerrak
pista azpitan gelditu ziren
elorri zuri okerrak
insignisaren berdez jazteko
gure baserri bazterrak
bete ez diren ametsei eta
diru laguntzei eskerrak.

Igartu dira pinuak eta
pinuzaleak ez-gaitu
desbrozadora hotsak isildu
berraldatzeak amaitu
kale zuloko ekologistek
ez gaitzatela epaitu
lurretik jaten ikasterako
lurrak berak jango gaitu
ametsak ere, ametzak baino
gehiago ematen baitu.

Hurrengoa

  • Bertsolaria: June Aiestaran Iparragirre
  • Gaia: Itxura fisikoa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>