- Gaia: 2020ko martxoa ez dugu berehala ahaztuko
- Doinua: Iparragirre abila dela
Birus berrien ondorioa
nola ez degun merkea
askok ez dute izan bizirik
irteteko suertea
bi mila ta hogeien
uste ez zan garaien
izan da martxo fuertea
norbere etxen guztiok preso
eon geran hilabetea
Supermerkatu danak gainezka
jendea larri antzeko
enpresak berriz asko itxita
ta langileak trantzeko
etxea komentua
dan konfinamentua
nahiz zaila dan pasatzeko
balio digu askatasunan
balioaz ohartzeko
Hurrengoa
- Bertsolaria: Odei Lopez Larrauri
- Gaia: Pisua