Lander Arizmendi Fernandez
- Gaia: Bertsoari
- Neurria: Hamalauko berdina
- Doinua: Goizean altxatu eta
Kantatu diezazuket
pozetik edo penetik,
kanta diezadakezu
kezka edo haserretik…
Hamarkada erdi hontan
bizi izan dugu denetik,
baina atseden txiki bat
hartzea zilegi bekit.
Eta nigana bazatoz
galdetu nahian «zergatik?»,
agian tipiko xamar
izango dela badakit…
Baina benetan ez dela
nigatik aina zugatik.
Behinola alineatu
ziren Jupiter ta Marte,
geroztik zenbat mahai-buelta,
gaztetxe eta elkarte.
Besotan eraman nauzu
lagunartez lagunarte,
baina esaldi guztiek
eten puntu bat dakarte.
Une luzez izan gera
bata bestearen parte,
ta nahiz orain bagoazen
elkarrengandik aparte,
ez dizut agur esango,
baizik eta gero arte…
Hurrengoa
- Bertsolaria: Aitor Sarriegi Galparsoro
- Gaia: Euskaraldia