- Gaia: Umore erraza bertsotan
- Doinua: Abokatuak deitu berri dit
Txikitatikan nere mihiari
bertso kutsua dario
lehen bertsotik igaro dira
hoita bi kalendario.
«Burusoila da Asier eta
astapotroa Mario
ta beste horrek hortz postizokin
ai ene ze kalbario!»
Izugarriak bota ditut maiz
ingurukoak medio
beti esan izan didatelako
eta gainera serio
«Bertsotan ari geranen dena
broma da ta igual dio»
Baina bizitzak erakutsi dit
denak ez dula balio.
Ba ote dago nahi ez duenik
inoiz kanta ez duenik?
Nahiz ezin dudan esan noizbehinka
ni neu jausten ez naizenik.
Lehenago zenbait bertso ‘umorez’
hala hartzen nituen nik
baina gaur egun ez dut pentsatzen
grazi izpirik dutenik.
Norbait mindu ahal badut nahiago
dut bi aldiz pentsa lehenik
ta hala bada nere bertsoa
aldatuko dut azkenik
ta nahiz ez dudan esango beti
gauza errazena denik
ez dut esan nahi bertsoz, hizketan
esango ez nukeenik.
Hurrengoa
- Bertsolaria: Graxi Elosegi
- Gaia: Teknologia konfinamenduan