Garazi Arozena Azarola
- Gaia: Errutinara buelta
- Neurria: Zortziko handia
- Doinua: Nafarroako mendi gainetan
lakuetan igerian,
kostalderantz jo dutenak ere
surfa praktikatu nahian,
herriko txokoetaz gozatzen
kale kantoien usaian,
aurtengoan ere pasatu zaigu,
udara ziztu bizian.Erronka eta helburu berriz
hasi behar ikasturtea,
langileak lantegietara
batzuentzat ezustea,
nahiz eta sarri kostatzen zaigun
errutinara itzultzea,
animo asko guztioi eta
goazen indarrez hastea!
Hurrengoa
- Bertsolaria: Mikel iturriotz Etxaniz
- Gaia: Mundu paraleloak