Aitor Irastorza Fadrique
- Gaia: Athletic eta euskara
- Neurria: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz
- Doinua: Trumoia ortzi beltzean hoska
Kopako final biren atari,
Superkopa bat aurrez Barçari.
Gaur errepara nahiko nioke
ospatzeko moduari:
lore-eskeintza udaletxean
ta Begoñako amari,
tronpetarekin kantari.
Mundu osoko jende ugari
dago zuei adi-adi!
Diskurtso labur eta irrati,
ospakizunen funtsezko zati.
Garitanorik ez dagoela
ez bedi izan aitzaki!
Raul García, Oscar de Marcos,
Muniain edo Iñaki,
inork euskaraz ez daki,
behintzat mikroa emaiozue
euskaraz dakien bati!
Hurrengoa
- Bertsolaria: Maide Garmendia Jauregi
- Gaia: Udaberria