Antton Fernandez Lasa
- Gaia: Errigora
- Neurria: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz
- Doinua: Iparragirre abila dela
Auzolan bidez elikaduran
bihurtuz buruaskiak,
gertu dauzkagu piper, orburu,
zainzuri zein mahastiak.
Hegoaldeko uzta
euskaradunoi puzka
dabilenez, argazki bat:
askok dietaren zati ditugu
Errigorako saskiak.
Abendu_aldean ase gintuen
gabonetako emaitzak,
orain irrikaz itxoin olio
eta kontserba eskaintzak.
Ez baitut nahi goserik
alferrik pasatzerik,
bolada luzean behintzat,
nire_urdail oro jaleak eta
Nafarroako_euskalgintzak.
Hurrengoa
- Bertsolaria: Nerea Elustondo Plazaola
- Gaia: Gaua